XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Keretatik azken agur bat, ahal zitakeen graziosena, eta hortan itzali zen...

Senarra lanetik itzuli zenean, andreak erran zion: - Joanes, ez dakizu?.

Piarres zenaren berriak badira.

Norbait izan zait oixtion haren berriekin!.

- Gaixo inuxenta, zu!.

Nork trufatu zaitu berriz ere?.

- Ez dakit!.

Ez zuen bada gezurtia iduri!.

- Eta zer eman diozu?.

- Alportxa pare bat puska!.

- Alportxak? Preseski bidean kurutzatu dut alportxadun bat....

Ikusiko dugu ea bizkar-hezurra ene makila bezain azkarra duen!.

Madarikatua!.

Zaldia hartzen du, eta joan ahala joan badoa jin bidetik, makila ukaretik dilindan.

Emaztea kadira apal batean jarri zen, nigarrez eta ahalgez urtua!.

Bai orai aitor zuen ahulegi izan zela sobera fite onartu zituela ohoinaren erranak!.

Egia erran, ez zena hain polliki mintzatu ohoina?.

Nori fida engoitik?.

Oraino, beharrik ez baitziozkan alportxak baizik aipatu senarrari.

Zer behar zuen erran, sosa eta lauetakoa aipatu baliozka?.

Anartean, zaldia haizearen pare badoa, eta han urrun gizona bide-bazterrean jarria da, alportxak ondo-ondoan.

Zaldiaren arrabotsa entzutearekin, alportxak brau!.

Aurdikitzen ditu sasirat, eta hor berean gelditzen du bideari beha, eskuak belaunari.

Zalduna heldu zaio eta galdegiten dio: - Barkatu, jauna!.

Ikusi duzuia gizon bat hemendik pasatzen, alportxak lepotik?.

- Ba, jauna, ba: kortxeko oihan hortan orai-orai sartua da, iduri norbaiten ihesi....